Helbide elektronikoa

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Komikigintzako ikasleak GETXOKO XI. KOMIKI ETA MANGA AZOKAn izan dira Kaietekin batera, aurten ere.



2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea



Azaroaren 7an mekanografiako ikastaroa hasi da. Zortzi saio izango dira eta guztiak larunbat goizean izango dira. Maitek, ikastaroaren irakasleak, gabonetan amaitzeko asmoa dauka.

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

EUSKARA EGUNA: TANBORRADA
 
Zaldupe Eskolako guraso elkarteak euskera egunean tanborrada bat antolatu du. Herriko beste guraso elkarte eta hainbat erakunde gonbidatu dituzte tanborrada herrikoi horretan parte hartzeko. IKASLE zein GURASO ( edo familiko beste edozein) parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Dagoeneko 300 bat persona animatu dira. ANIMATU ZAITEZTE!!! Denok batera, gure hizkuntza aldarrika eta defenda dezagun.
 
Institutuan izena emateko epea pasatu den arren, beti ongi etorriak izango zarete.
Tanborrada entseguak Zaldupe eskolan izango dira  Azaroaren 26 eta 27, abenduaren 1 eta 2 arratsaldeko 17,00-17,45 edota 17,45- 18,30.
 
 
 

INSTITUTUKO KAMISETAK SALGAI


 


Honezkero zuen etxeetara iritsi dira institutuko G.E.aren bidez banatutako kamisetak gorputz hezkuntzako saioan erabili ahal izateko.Politak ez? Praktikoak bai behintzat.  Familiako beste kideok be, gurasook, atxitxe.aumak, anai-arrebak erosteko aukera duzue. Azaroaren 24tik 28ra, institutuan  bertan ordainketa egin ( 6 euro) eta bakoitzak nahi duen talla eska dezakezue eta baita 28an , 18:00 etatik 20:00 etara G.E.ko gelara etor zaitezkete.

2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

BIZIKLETA KONPONTZEKO TAILERRA

Bizikletan ibiltzen bazara eta errepide erdian erruberan pintxazoa egin bazaizu edota katea soltatu... eta ez badakizu nola konpondu, Abantin institutoko Guraso Elkarteak bizikleta konpontzeko tailerra antolatuko du Maiatzaren 10etik 31era bitartean. Guztira lau zapatu izango dira. Izena emateko epea Apirilaren 29tik Maiatzaren 6 arte . Anima zaitezte denok!


2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO KAMISETAK

Ondarroako Institutuan Euskal Eskola Publikoko kamisetak saltzen daude.Udarako eta kirola egiteko aproposak.Beraz, animatzen zaituztegu ikustera,probatzera eta eskatzera. Kamiseta bakoitzak 10€ balio du bakarrik eta eskatzeko epea Otsailaren 28an bukatzen da. Beheko oharrean zehaztasun gehiago dituzue.

SUKALDARITZA TAILERRA

Gure herriko DBH eta batxilergoko ikasleek aukera izango dute Institutuan bertan sukaldaritzako ikastaro bat egiteko. Izena emateko epea otsailaren 28a baino lehen. Beheko kartelean duzue zehaztasun gehiago